|
ERDIGUNEAN,
LEKU GUZTIETARA

|
|
Bilboko
Gordailu Zabalak balio estrategiko handia dauka. Horregatik,
zure merkantziak ez ezik, zeure konfidantza ere jarriko duzu
guregan. Eta merezi duzun moduan erantzungo dizugu.
Merkantzien trafiko-operazioak, zein lehengai eta produktu
espezifikoentzako gure biltegi erregulatzeileetako operazioak
ohikoak dira gure Bilboko Gordailu Zabalean, gure depositu
eta biltegien kokagune aproposari esker.
Posizio estrategiko honi esker Frantziako hego-mendebaldera
eta Espainia eta Portugaleko iparraldera iritsi gaitezke.
|
| |
Komunikazioen
arloan, Bilboko Gordailu Zabala garraio sare kontinental
desberdinekin lotuta dago RENFE espainiar trenbide sistemaren bidez,
europar autopista eta autobide sarearekin ere lotura zuzenak dituelarik
(A-8, A-68, A-1, A-2).
Itsas loturei dagokienez, Bilboko Gordailu Zabala bere portuaren
bidez mundu guztiko 500 destino baino gehiagorekin konektatua dago,
horietara joan-etorri ugari eta erregularrak eskainiz.
|