hasiera         inprimatu
     
 Historia
 Funtzioa
 Merkantzia orokorra
 Ontziratu gabeko  likidoak
 Ontziratu gabeko  solidoak
 Metal ez ferrikoak
 Operazioak
 Helbideak
 Geografiki kokatua

 

MENDE INGURUKO HISTORIA
  

Bilboko Gordailu Zabala 1.918ko uztailaren 30eko Errege Lege-dekretuak sortu eta baimendu zuen, nazioarteko merkataritza errazteko helburuarekin. Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Portu Agintaritzak osatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundea da.

    
  
    

1.920. urtearen erdi aldera Bilboko Gordailu Zabalak, Bilboko Portuak inguru horretan izango zuen hedapena aurreratuz, Santurtziko instalazio nagusiak zabaldu zituen eta bertan jardun du gaur egunera arte, urteekin eraldaketa desberdinak izan dituelarik.

 
  

1.931. urtean Bilboko Gordailu Zabalak Uribitarteko instalazioak hartu eta bertan egon zen funtzionamendu betean 1974. urtera arte. Orduan, herriaren hirigintza-bultzada eta itsasontzien neurrien handitzeak behartuta Deustuko Kanalera mugitu zuen bere ekintzen gunea, eta bertan iraun du 2002. urtera arte.

    
 
  

2002ko apirilaren 29an, azkenik, Santurtziko Portuko Reina Victoria Kaian dauden instalazioetan ireki ziren erakundearen bulego nagusiak.

  
  
 
    
 
© BILBOKO GORDAILU ZABALA 2002. Eskubide guztiak gordeta.