hasiera         inprimatu
     
 Historia
 Funtzioa
 Merkantzia orokorra
 Ontziratu gabeko  likidoak
 Ontziratu gabeko  solidoak
 Metal ez ferrikoak
 Operazioak
 Helbideak
 Geografiki kokatua

 

EREMU ETA GORDAILU FRANKOAK

1. Kontzeptua

Gordailu edo eremu frankoak, elkarteko aduana-lurraldearen parte edo lokalak dira, baina elkartetik bereiztuta daude. Hauetan edozein kantitate, izaera, jatorri, edo destinoa duten materialak sartu daitezke. Betiere kontuan izanda ordena publikoa, moraltasuna, segurtasun publikoa, osasunaren babesa edo bestelako arrazoiengatik ezar daitezkeen debeku edo murrizketak.

Aipatutako merkantzia hauek nahibeste denbora egon daitezke biltegietan, harik eta ekonomi-operadoreak beste destino bat betiko eman arte, hala nola, aduana-erregimena, berriro esportatzea, bertan behera uztea, edo eta abar. Bertan dauden bitartean, merkantzia hauek ez daude inportazio-eskubide, barne-karga edo merkataritza-politiken eraginen menpe.

2. Gordailu eta eremu frankoak erregulatzen dituzten arauak

a) Elkarteko Xedapenak:

  • Elkarteko Aduana Kodea, Kontseiluaren 2913/92 Araudia (EEE), 1992ko urriaren 12koa, (92-10-19ko DOCE L-302), 166tik 181ra arteko artikuluak (aurrerantzean C.A.)

  • Aduanen Kodea Aplikatzeko Xedapenak, Batzordearen 2454/93 (EEE) Araudia, 1993ko uztailaren 2koa, (93-10-11ko DOCE L-253), Batzordearen 993/2001 (EE) araudiaren idazketa berrian, 2001eko maiatzaren 4koa (01-05-28ko DOCE L-141), 799tik 814ra arteko artikuluak, (aurrerantzean D.A.C.).

b) Xedapen Nazionalak:

  • Agindua, 1992ko abenduaren 2koa(abenduaren 17ko BOE), agindu honen bidez Gordailu eta Eremu Frankoei buruzko arauak ematen dira.

  • 37/1992 Legea, abenduaren 28koa (abenduaren 29ko BOE), BEZari buruzkoa, eta dagokion Araudia, abenduaren 29ko (31KO BOE) 1624/1992 Errege Lege-dekretuak onartua.

  • 38/1992 Legea, 1992ko abenduaren 28koa (29ko EAO), Zerga Bereziei buruzkoa, eta dagokion Araudia, uztailaren 7ko (28ko BOE) 1165/95 Errege Lege-dekretuak onartua.

  • 1/1994 Zirkularra, martxoaren 22koa (30eko BOE), A.E.A.T.ren Aduana eta Zerga Berezien Sailekoa, BEZaren aplikazioari begira erabili daitekeen aduana dokumentazioa ematen duena, aduana eta zerga-erregimenen babespean eta eremu salbuetsietan egindako operazioetan.

c) Araudi Osagarria:

  • 1929ko Ley de Bases eta 1930eko Araudia mantentzen dira. Era berean, Aduanen Errentaren Ordenantza Orokorrak ere mantentzen dira Elkartearen Zuzenbideak berariaz erregulatzen ez dituen gai guztietan.

3. Onurak

Gordailu edo esparru frankoek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: biltegi zerbitzua, manipulazioa, merkantzien mantenimendua, zamaketa lanak, edukiontziak bete eta hustutzeko aukera, sailkapen zerbitzua edo orokorrean, ohiko manipulazio arruntak egiteko aukera. Horretaz gainera, eremu edo gordailu franko batean zuzenean sar daiteke edonolako merkantzia, normalean eta kasu zehatzak salbu, aduanaren beharrezko betebehar edo formalitateetatik libre.

Esan dugunez, esparru edo gordailu frankoetan egiten diren sarrera, irteera eta operazioetan aduana tramiteak asko errazten dira eta askatasun hori kokapenari zor zaio. Izan ere aduana barrutian bertako zerbitzuek etengabe zaintzen dute eta beste zenbait tokitan, aduanako agintaritzak kanpo-zainketa ezarri du.

Laburbilduz, merkantziek alde eta gordailu franko batean honako abantailak izan ditzakete:

  • Inportazio merkantziei ez zaie muga-zerga, barne-zerga (BEZ eta Zerga Bereziak) ezta merkataritza politikaren neurririk ezarriko.

  • Komunitateko nekazaritza-merkantziek aldez aurretik lor dezakete esportazioaren-itzulpenaren kobrantza.

  • Merkantzia nazionalek zenbait onura lortzen dituzte elkarteko barruko operazioetan (Zerga Bereziak eta BEZ, edo BEZ soilik ordaintzen duten arabera).

    
 
© BILBOKO GORDAILU ZABALA 2002. Eskubide guztiak gordeta.